`---...___ONGI ETORRI___...--- ´

Ongi etorri =D

2011-11-09

Umea eta sormen musikala

- Irudimena ezaguera baino garrantzitsuagoa da (Einstein) -



   Haur txiki bat marrazten duenean "zapaburua", galdetzen baldin badiogu ea zer marraztu duen, segur aski inolako erreparurik gabe erantzungo digula bertan azaltzen den pertsonaia edo objektua zer edo nor den esanez.
  
   Hala ere, lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ume baten marrazkia interpretatzerakoan ez dugu honen laguntzik izan beharko, izan ere argi eta garbi ikusi al izango dugu horretan agertutakoa.
Bata bestearen arteko heldutasun motriza alde batera utzita, irudimena zein norberarengan izandako konfiantza izango da desberdintasun nabarmengarriena.

   Harrigarria iruditu arren, marrazketa musikari loturik dago. Nahi gabe haurrek gelaren barruan daudenean zenbait marrazki egiten dituzte abesten ari diren bitartean.
Hortaz, hezitzaileek horretaz ohartu behar dira, hots, musikak haurren sormenaren garapenean duen garrantziaz.

   Txikitatik erritmo musikala estimulatzen edota horri ez bazaio oztoporik ipintzen, etorkizunean itzelezko musikariak izatera ailega daitezke. Hori dela eta, exploraziorako askatasuna izan behar dute, euren sormezko izaera sustatuz.
Musikari esker:
  • Maila afektiboari begira:
Haurrek autoestimu maila ona, euren ideia propioak eraikitzeko autonomia eta ingurua ikertzeko gaitasuna dute.
  • Maila kognitiboari erreparatuta:
Autokontzeptu egokia, irudimen handia, egoera kritikoen azterketa egiteko gaitasuna.


    Hezkuntzaren bidez, haurra eriden behar du bere burua, sentsibilitatea zein adimen musikala garatzeko. Era berean, irakasleak beti honi motibatu, bere erritmoa errespetatu eta materialak bere eskura utzi beharko ditu. Baina nola?

  • Kantaren bidez adieraziz.
  • Dantzaren bitartez bere emozioak transmitituz.
  • Musika marraztuz:
Irakasleak musika ipin dezake, eta bitartean umeek abesti horrek eragiten dizkien emozioak adierazi ditzakete marrazkien bidez. Esaterako, musika alaia baldin bada, udaberriarekin loturikoa izan daiteke, kolore biziekin.

  • Kanten letrak asmatu.
  • Erritmoen konposizioak sortu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina