`---...___ONGI ETORRI___...--- ´

Ongi etorri =D

2015-10-05

Pertsona sortzaileak



Sormenaren mundu zoragarriarekin jarraitzeko, aspaldian asko gustatu zitzaidan bideoa atxikituko dizuet.


Denbora aurrera egiten duen heinean, gure gaitasunak galtzen ditugunaren sentzazioa izan dezakegu, lehen sortzaileagoak ginela pentsatuz. Baina, berez gutako bakoitzak ahalmen batzuk dauzka, zeinak horiek sormenarekin lotuta dauden. Zein da zure ahalmena?


https://www.youtube.com/watch?v=TOHaSdZfwP4

2011-12-01

Familia eta haurren arteko erlazioa sustatzeko....




Zenbat ordu pasatzen dituzue lan egiten bai etxez kanpo bai etxe barruan? Eta zenbat ordu igarotzen dituzue zuen seme-alabekin? Kontuak egin...
Zuon haurtxoekin zaudeten denbora eskas horretan, eurekin jolasten al duzue edota eskulanik egiten al dituzue? Agian, zuetako askok denbora falta dela eta, zuen seme-alabak euren kabuz gauzak egiten utziko diezue...
Jakinarazten dizuet, eurentzat hori nahiko aberasgarria dela, izan ere, era horretan, inolako kutsadurarik gabe haiek bakarrik barnean dituzten ideiak kanporatzeko ahalmena izango dute.
Baina komenigarria izango litzateke, batzuetan eurekin denbora pasatzea eskulanak egiten...
Hori dela eta, eskulanak egiteko zenbait web orri eta bideo usten dizkizuet, ea zer deritzozue.

> http://eskulanak.wordpress.com/

> http://www.youtube.com/watch?v=LNEpzHDwnGY

> http://www.youtube.com/watch?v=vgOvehXxChk

> http://www.youtube.com/watch?v=OGZL5MiD908

2011-11-22

ALDATZEKO GARAIA DA





Denok dakigunez, bakoitza mundu bat da eta besteekin konparatuta, bakoitzak bere gaitasun propioak garatzen ditu.

Haurtzaroko etapa, bizitzaren garrantzitsuenetariko bat da, izan ere horretan, haurrak lantzen edota garatzen ez dituen ahalmenak helduagoa denerako, jada galduak izango ditu, garai horretatik etengabe landu behar baititu.

Eskoletan jarraitzen diren curriculumak, unitate didaktikoak etab, ez dituzte haurrak bere osotasunean garatzen usten, era askean sortu ezta aztertu ezin baituztelako egin.

Nahiz eta txikiak izan, eurek guk baino irudimen gehiago dute, munduarekiko duten ikuspegia guztiz ezberdina delako, hots, eurentzako bizitzak ez du inolako zailtasunik, dena posiblea da.

Horregatik, ez genieke inongo oztoporik ipini beharko. Halaber, haurrek badira gai gura dutena sortzeko, adierazmen desberdinen bitartez, esaterako dantzatzen, musika sortzen, marrazten…

Baina helduok, sarritan inkontzienteki gidatu egiten ditugu, hau da, esaten diegu zein material erabili behar duten, zein pausu jarraitu, jarduerak zenbat dihardu behar duen …

Horren bidez, ba al dakizue zer lortzen dugun? Haiek gurekiko dependentzia sustatzea, autoestima baxua gauzatzea, etengabe euren buruaz zalantzak izatea eta pentsatutakoa ez eratzea, txarto egongo den beldurra dela eta.

Orduan… zer egin dezakegu? Ikastolen gainean gobernuak ezarritako hezkuntza sistema dagoelarik, ezin dugu gauza handirik egin haurren sormen suntzipen horren kontra. Ala bai? Gaur bizitzen ari garen egoera guztiz lotsagarria da, kapitalista den gizarte batean bizi gara, non gure sormena zein ametsak suntzitzen dituzten eta horren aurrean ez dugu ezer egiten.

Denbora pasa ahala, aldatuz joan gara, gure inguruan gero eta informazio, ideia, ikuspuntu… gehiago daude, horrek txikitxoengan eragin handia du eta dirudienez, askok oraindik ez dira ohartu, haurren ezaguera ez dela soilik kontzeptuen barneraketan oinarritzen, baizik eta adimena etengabe garatzen dutela kanporatze-barneratze prozesuaren bidez.

Agian, jada berandu da gure bizitzeko era aldatzeko, baina ez etorkizuneko gizartearentzako. Gure esku dago, ideologiak gauzatutako maila sozialak desagertaraztea, norberak gura duena ikastea, ikastolen ikasgaiak anitzagoak izatea, buruz ikasteko metodologiak alde batera ustea… hiru hitzetan esanda, IKASTETXEETAN PRAKTIKARI EKITEA!

2011-11-09

Umea eta sormen musikala

- Irudimena ezaguera baino garrantzitsuagoa da (Einstein) -



   Haur txiki bat marrazten duenean "zapaburua", galdetzen baldin badiogu ea zer marraztu duen, segur aski inolako erreparurik gabe erantzungo digula bertan azaltzen den pertsonaia edo objektua zer edo nor den esanez.
  
   Hala ere, lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ume baten marrazkia interpretatzerakoan ez dugu honen laguntzik izan beharko, izan ere argi eta garbi ikusi al izango dugu horretan agertutakoa.
Bata bestearen arteko heldutasun motriza alde batera utzita, irudimena zein norberarengan izandako konfiantza izango da desberdintasun nabarmengarriena.

   Harrigarria iruditu arren, marrazketa musikari loturik dago. Nahi gabe haurrek gelaren barruan daudenean zenbait marrazki egiten dituzte abesten ari diren bitartean.
Hortaz, hezitzaileek horretaz ohartu behar dira, hots, musikak haurren sormenaren garapenean duen garrantziaz.

   Txikitatik erritmo musikala estimulatzen edota horri ez bazaio oztoporik ipintzen, etorkizunean itzelezko musikariak izatera ailega daitezke. Hori dela eta, exploraziorako askatasuna izan behar dute, euren sormezko izaera sustatuz.
Musikari esker:
  • Maila afektiboari begira:
Haurrek autoestimu maila ona, euren ideia propioak eraikitzeko autonomia eta ingurua ikertzeko gaitasuna dute.
  • Maila kognitiboari erreparatuta:
Autokontzeptu egokia, irudimen handia, egoera kritikoen azterketa egiteko gaitasuna.


    Hezkuntzaren bidez, haurra eriden behar du bere burua, sentsibilitatea zein adimen musikala garatzeko. Era berean, irakasleak beti honi motibatu, bere erritmoa errespetatu eta materialak bere eskura utzi beharko ditu. Baina nola?

  • Kantaren bidez adieraziz.
  • Dantzaren bitartez bere emozioak transmitituz.
  • Musika marraztuz:
Irakasleak musika ipin dezake, eta bitartean umeek abesti horrek eragiten dizkien emozioak adierazi ditzakete marrazkien bidez. Esaterako, musika alaia baldin bada, udaberriarekin loturikoa izan daiteke, kolore biziekin.

  • Kanten letrak asmatu.
  • Erritmoen konposizioak sortu.

Eskulanak


Gura barik umeek etengabe sormena garatzen doaz. Horregatik euren eskura material egokia izanez gero, haien kabuz eskulturak, irudiak etab eratuko dituzte.
Hainbat webgune interesgarri zein bideo hauetan haurtxoekin egin ala eurek bakarrik egin ditzaketen eskulanak ikus ditzekezue:
  • http://www.lasmanualidades.com/2011/04/07/el-rincon-de-los-peques-reciclaje-para-ninos
  • http://www.manualidadesplus.com/
  • http://www.lasmanualidades.com/tag/manualidades-para-ninos
  •  http://www.dibujosparapintar.com/manualidades_reciclaje_dragon.html





2011-11-05

Marrazkiak


    Haurrek txikitatik euren emozioak zein nahiak adierazten dituzte marrazkien bitartez.
Bertan islatutako forma, kolore eta tamaina bakoitzak esanahi desberdinak ditu.

   Koloreei erreparatuta, hotzak eta beroak bereiz daitezke:

KOLORE BEROAK:

Horia, laranja eta gorriaren gamakoak dira. Hauek giro beroa, epeltasuna, babesa, indarra eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.

KOLORE HOTZAK:

Berdea, urdina eta morearen gamakoak dira. Zuria elurraren antzekoa delarik, talde honen barruan sar daiteke. Hauek giro hotza, iluntasuna, gaua, tristura, urruntasuna eta antzerako zentzazioak transmititzen dituzte.

   Aipatzekoa da, euren marrazkiak epaitu baino lehen, zenbait egoera aztertu behar direla, alegia, ondorio fidagarri batera heltzeko, haurrak egindako hainbat irudien koloreak aztertzea komenigarria izango litzateke.
Halaber, kolore batzuk gehiago erabili ditzake eskurago ala hautatzeko aukera gutxi dituelako.

   Hala ere, orokorrean umeek euren marrazkietan erabilitako koloreekin euren izaera islatzen dute:

- Kolore bakarra erabiltzen dutenean: Motibazio eza.
- Kolore biziak: ume irekiak eta egoerei eta taldeei ondo moldatzen direnak.
- Kolore ilunak: ume dependienteak eta agresiboak erabiltzen dituzte. (Agian arazoren bat eragindako frustrazio edo tristurarengatik)

   Bestalde, koloreek haurrez gain gugan ere izugarrizko eragina izaten dute, esaterako, umeen jostailuak erosterakoan euretaz baliatzen baikara.
Hori dela eta, hurrengo bideoa proposatzen dizuet, koloreen esanahiak zein helduengan duten eragina  adierazten baituelako.