`---...___ONGI ETORRI___...--- ´

Ongi etorri =D

2011-11-22

ALDATZEKO GARAIA DA





Denok dakigunez, bakoitza mundu bat da eta besteekin konparatuta, bakoitzak bere gaitasun propioak garatzen ditu.

Haurtzaroko etapa, bizitzaren garrantzitsuenetariko bat da, izan ere horretan, haurrak lantzen edota garatzen ez dituen ahalmenak helduagoa denerako, jada galduak izango ditu, garai horretatik etengabe landu behar baititu.

Eskoletan jarraitzen diren curriculumak, unitate didaktikoak etab, ez dituzte haurrak bere osotasunean garatzen usten, era askean sortu ezta aztertu ezin baituztelako egin.

Nahiz eta txikiak izan, eurek guk baino irudimen gehiago dute, munduarekiko duten ikuspegia guztiz ezberdina delako, hots, eurentzako bizitzak ez du inolako zailtasunik, dena posiblea da.

Horregatik, ez genieke inongo oztoporik ipini beharko. Halaber, haurrek badira gai gura dutena sortzeko, adierazmen desberdinen bitartez, esaterako dantzatzen, musika sortzen, marrazten…

Baina helduok, sarritan inkontzienteki gidatu egiten ditugu, hau da, esaten diegu zein material erabili behar duten, zein pausu jarraitu, jarduerak zenbat dihardu behar duen …

Horren bidez, ba al dakizue zer lortzen dugun? Haiek gurekiko dependentzia sustatzea, autoestima baxua gauzatzea, etengabe euren buruaz zalantzak izatea eta pentsatutakoa ez eratzea, txarto egongo den beldurra dela eta.

Orduan… zer egin dezakegu? Ikastolen gainean gobernuak ezarritako hezkuntza sistema dagoelarik, ezin dugu gauza handirik egin haurren sormen suntzipen horren kontra. Ala bai? Gaur bizitzen ari garen egoera guztiz lotsagarria da, kapitalista den gizarte batean bizi gara, non gure sormena zein ametsak suntzitzen dituzten eta horren aurrean ez dugu ezer egiten.

Denbora pasa ahala, aldatuz joan gara, gure inguruan gero eta informazio, ideia, ikuspuntu… gehiago daude, horrek txikitxoengan eragin handia du eta dirudienez, askok oraindik ez dira ohartu, haurren ezaguera ez dela soilik kontzeptuen barneraketan oinarritzen, baizik eta adimena etengabe garatzen dutela kanporatze-barneratze prozesuaren bidez.

Agian, jada berandu da gure bizitzeko era aldatzeko, baina ez etorkizuneko gizartearentzako. Gure esku dago, ideologiak gauzatutako maila sozialak desagertaraztea, norberak gura duena ikastea, ikastolen ikasgaiak anitzagoak izatea, buruz ikasteko metodologiak alde batera ustea… hiru hitzetan esanda, IKASTETXEETAN PRAKTIKARI EKITEA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina