`---...___ONGI ETORRI___...--- ´

Ongi etorri =D

2011-10-26

Ken Robinson: Eskolek sormena suntzitzen dute

Hogei minutuko tarte bat hartzeko aukerarik baduzue, ez galdu hitzaldi hau. Robinsonen tesia honakoa da gutxi gorabehera: irakaskuntza sisteman, alfabetatzeari ematen zaion garrantzi bera eman beharko litzaioke ikasleen sormena sustatzeari. Gaur egungo testuingurua ikusita, ze arrazoi dauka irakaskuntza ezagupenen transmisio hutsean oinarritzen jarraitzeak? Alde batetik, internet sareari esker ezagupenen iturri berri eta aberatsak azaldu dira, eta bestetik berriz, zer irakatsi behar dugu, ez dakigunean nolakoa izango den gure aurrean daukagun mundu hau hemendik 5 urtetara? Ze ezagupen transmititu behar zaizkio 2065 urtean lanean jardungo den ikasleari? Sormena izango litzateke ezezaguna zaigun horri aurre egiteko tresnarik baliotsuena. Bere ustez, sormena “irakatsi” beharrik ez legoke, haur guztiek barnean dakarten gaitasuna izanik: gutxienez, irakaskuntza sistemak gaitasun hori akabatuko ez balu…



1 iruzkin: